Euskal Herriko Biodantzaren elkarte mugimendua
Ongi etorri Biodantza Bai elkartearen txokora, Rolando Tororen sistema jarraiten dugun biodantza-bideratzaile talde batek sortutako elkartea da Biodantza Bai, eta erreferentziazko gune bat da Euskal Herriko elkarteen artean. Elkartearen ateak ireki nahi ditugu eta gure helburuak azaldu, gurekin bat egin dezazuen. Gehiago ikusi
Eman izena orain!!! Informazioa eskatu
AZKEN BERRIAK
BIODANZA BAI

Zer da Biodanza
Pertsonen integraziorako sistema bat da biodantza, eraberritze organiko bat, berreziketa afektibo bat, bizitzaren jatorrizko funtzioak berrikastea, prozesu integratiboak maila guztietan azkartzea (maila molekularrean, zelularrean, metabolikoan, neurologikoan eta existentzialean). Hori guztia errazteko egiten duguna da taldearen ingurunea ekofaktore unibertsal humanoekin aberastea.

Onurak
Biodantzak emozioak eta mugimendua uztartzen ditu, talde-lanean, bide teraupeutiko berriak zabaltzeko: profilaxia, integrazio psikofisikoa, afektibitea hezitzea eta errehabilitazio existentziala.
Horrek guztiak ongizate sentsazio sakonak sortzen ditu.

Non jardun?
Astean behin biltzen den talde batean parte hartzea da biderik onena Bizipoza eta Bizindarra berreskuratzeko. Talde egonkorrak ditugu Arrasaten, Gasteizen, Elorrion, Bergaran, Zarautzen...