ZAKATU HEMEN izena emateko

Biodantzabai Rolando Tororen sistema jarraitzen dugun biodantza-bideratzaile talde batek sortutako elkartea da Biodantza Bai. Sarean lan egin nahi dugu eta biodantza zabaldu. Elkartearen ateak ireki nahi ditugu eta gure helburuak azaldu, gurekin bat egin dezazuen:

  • Rolando Tororen Biodantza sistema ezagutzera ematea.
  • Biodanzarekin bat egiten duzuenontzat jarduerak bultzatzea.
  • Biodantzaren profesionalen eta bideratzaileen garapenerako plataforma bat izatea.
  • Elkartearentzat interesgarriak diren beste erakunde eta entitateekin komunikazioa eta elkarlana bideratzea.
  • Biodantza euskaraz ematea eta horretarako behar diren tresnak prestatzea.
  • Hezkuntza biozentrikoa hainbat arlotan integratzea, hala nola, hezkuntza arloan, arlo enpresarialean, sozialean, kulturalean, kirolean, osasungintzan, profesionalen taldeetan, osasunaren prebentzioan, emakume taldeetan, hirugarren adinekoen artean, immigranteen artean, haurtzaroan, ezgaitasunik duten pertsonen artean, menpekotasunik dutenen artean, baztertuen artean, eta oro har, herritar guztien artean.

Bazkide egitera gonbidatzen zaitugu 2022 hontan:

Biodantza-lagun edo profesional modura
Biodantza-lagunendako urteko kuota: 40€
Profesionalendako urteko kuota: 70€

BAZKIDEEI ZER ESKAINTZEN DIEGU?

  • Erantzunkizun zibileko asegurua (bideratzaile zein ikasleendako estaldurarekin).
  • Elkarteak antolatzen dituen tailer eta ekintzetan dohako partaidetza.
  • Euskal Herriko Biodantzaren informazioa (talde erregularrak, tailerrak, monografiak, bideoak, liburuak, etb.) eguneratuta dituzten Web Orrialde eta sare sozialak.
  • Biodantzako proiektuetarako babes-erakundea bazkide guztientzat.
  • Nahi izan ezkero, batzordeetan zure lanarekin laguntzeko espazioa