This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Pertsonen integraziorako sistema bat da biodantza: eraberritze organiko bat, berreziketa afektibo bat, bizitzaren jatorrizko funtzioak berrikastea. Dantzak, kantuak eta taldearen dinamikak eragiten dituzten bizipenetan oinarritzen da biodantzak.
Bai horixe. Bizipenak dira biodantzaren metodologia, eta bost multzotan sailkatzen dira, pertsonen ahalmenen arabera: bizi-indarra, sormena, sexualitatea, afektibitatea eta transzendentzia.
HASIBERRIEN OHIKO GALDERAK
Zergatik egiten dugu Biodantza?
Biodantzak proposatzen duen dantza gure barrutik sortzen den intimitatearen mugimendua da eta bizipen harmonizatzaile eta integratzaileak aktibatzen ditu.
Nork egin dezake Biodantza?
Ez du axola adina, sexua, baldintza fisikoak. Taldearen ezaugarrietara egokitu daitekeen sistema bat da, kolektiboaren arabera saioa desberdina izan daiteke.
Nolakoa da Biodantza saio bat?
2 ordu irauten du, gutxi gorabehera.
- Lehen zatia (30'): hitz egiteko tartea
- Biodantzaren alderdi teknikoak eta teorikoak,
- Esperientziak, espektatibak, bizipen pertsonalak.
- Bigarren zatia (1h 20'): Dantza eta ariketen bizipena, musika desberdinak erabilita.
Zeintzuk dira Biodantzaren tresnak?
Dantza Biodantzako tresna da, zentzuz betetako mugimendua.
Musika, doinu organikoen bidez organismoan sartzeko gai da eta honek dantza estimulatzen du.
Bizipena, hemen eta orain intentsitate handiz bizitako momentua da.
Taldea, pertzepzioak eraldatzeko eta zabaltzeko prest dauden pertsonek osatzen dute.
Zeintzuk dira Biodantzako saio baterako kontuan hartu beharrekoak?
Ez dugu hitza erabiltzen gorputzaren mugimendua sentitzeko eta burua edo pentsamenduen korrontea lasaitzeko
Autorregulazioa, gure barrua entzuten dugu proposatzen diren dantzen mugimenduetan gorputza ez behartzeko
Progresibotasuna, taldearen beharren arabera, bideratzaileak sakontasunean progresiboak diren dantzak proposatuko ditu.
Bertaratzeko konpromisoari esker, saio bakoitzeko pozak eta dibertsioak onurak ekarriko dizkigu etorkizunera begira.
Zer bizipen-lerro garatzen ditu Biodantzak?
Bizitasuna, jarduera piztea pasibotasunaren eta depresioaren aurrean.
Afektibitatea, harremanak sustatzen ditu zaintza eta errespetuzko testuinguru batean, bakardadea eta indibidualismoa gaindituz.
Sormena, gure bizitzarako helburu, proiektu eta ekintza berriak sustatzea
Sexualitatea, une bakoitzean gure izatearen ongizatea sentitzearen plazerra estimulatzen du
Transzendentzia, gure barne-izaeraren kontzientzia izateko pausoa estimulatzen du