Ciclo de Biodanza Acuática (1 de Marzo y 10 de Mayo)

Biodantzabai elkarteko bazkide maiteak (Profesionalak eta sinpatizatzaileak),

Atsegin handiz partekatu nahi dugu zuekin Gasteizen egingo den BIODANTZA akuatikoaren ziklo berri bati buruzko informazioa. K2 gimnasioko igerileku klimatizatuan izango da saioa (Izarduy komandantea kalea, 18).

Igandean, martxoaren 1ean eta maiatzaren 10ean, 9: 30etik 11: 00etara (9:00etan harrera eta aldageletarako sarbidea).

Elena Marcosek, Isabel Ruiz de Navamuelek, Rakel Ampudiak eta Carlos Orellanak bideratuko dute saioa, zainketa sakonetik eta ur beroak ematen digun plazeretik. Ez da beharrezkoa igeri egiten jakitea, ezta baldintza fisiko berezirik izatea ere.
Biodantza akuatikoa ezagutzen ez baduzu, une egokia da, eta ezagutzen baduzu, jakingo duzu aukera bikaina dela tentsioak desegiteko eta maila integratzaile handiko bizipenak gozatzeko.
Plazak mugatuak dira, horregatik, ezinbestekoa da erreserba lehenbailehen egitea (Wasap 679 49 58 36, 665700057)

Prezioa:
Saio 1 40 €- BiodantzaBai bazkideak 30 €
2 saio 60 €- BiodantzaBai bazkideak 50 €

Eraberritu zaitez eta esna ezazu zugan biirik egotearen plazera!
Zure zain gaude!